09/05/2008 Izaskun Moyuak eta Arantza Madariagak, Emakundeko Zuzendariak eta Idazkari Nagusiak, hurrenez hurren, NARO Berdintasun Gunearen V. edizioaren aurkezpena egingo dute datorren astelehenean, maiatzaren 12an, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzaren egoitzan, goizeko hamaiketan. Berrogei elkarte eta erakundek parte hartuko dute 2008-ko NARO gunean eta maiatzaren 12tik 31ra bitartean ospatuko da EAEko hiru hiriburuetan eta beste 15 herritan.