Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea title_eu_Noticias

 
Ir a página Principal
title_eu_Noticias
| eu | es |
Berriak

Berriak

EMAKUNDE. Manuel Iradier, 36 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 016 700 . Fax.: 945 016 701
E-mail: emakunde@ej-gv.es

 

Gaur goizean Emakunderen egoitzan bildu dira 2007ko NARO Berdintasunerako Gunean parte hartuko duten entitate antolatzaileetako ordezkariak.
21/02/2007   

Vitoria-Gasteiz. Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea du helburu Emakundek, eta testuinguru horretan urtero jartzen du martxan NARO Berdintasunerako gunea. Aurten NARO Gunearen hirugarren edizioa ospatzen da maiatzaren 7tik 25era bitartean, hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzeko asmoz. 59 elkarte eta erakundek parte hartzen dute 2007-ko NARO gunean, eta hauen izaera oso anitza da: udaletxeak, Eusko Jaurlaritzako sailak, diputazioak, talde feministak, emakumeen elkarteak, fundazioak, sindikatuak, enpresarien elkarteak, garapen agentziak eta bestelako entitateak daude hauen artean. NARO Gunea 2004ko ekainean ospatu zen lehen aldiz, 27 erakundeen parte hartzearekin. 2005ean ospatutako bigarren edizioan 35 izan ziren erakunde parte hartzaile eta antolatzaileak, eta iazko edizioan 51. Zentzu horretan, beraz, NARO eten gabe hazten doa.
Aurten maiatzaren 7a eta 25a bitartean ospatuko da EAEko hiri eta herrialde ezberdinetan. Mahai inguruak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak eta erakusketak antolatu dira, besteak beste, NARO Gunearen baitan eta sei arlo jorratuko dituzte hauetan.
• Osasuna (3 ekintza).
• Sentsibilizazioa eta pentsamolde aldaketa (15 ekintza).
• Emakumeen aurkako indarkeria (12 ekintza).
• Hezkidetza (7 ekintza).
• Ekonomia eta enplegua (11 ekintza).
• Jabekuntza eta gizarte partaidetza (11 ekintza).

EAEko hiru hiriburuetan eta beste 13 herrietan antolatuko dira ekintzak. Aurten lehenbizikoz hiriburuetako ekitaldiak egoitza bakarrean zentralizatuko dira, “egoitza ofizial” moduak sortuz, partehartzaileentzako eta komunikabideentzako erreferente bihurtu nahi direnak. Era honetara, Bilboko ekintzak La Bolsan egingo dira, Gasteizkoak Europa jauregian eta Donostiakoak Koldo Mitxelenan. Hiru egoitza hauek NARO 2007rako antolatu diren ekintzen ia erdia hartuko dituzte. Hain justu, 45 ekintza egingo dira hiruburuetan, 13 beste herrialde batzuetan, eta bat interneten bidez. Bizkaiak 31 ekintza hartuko ditu, Arabak 9 eta Gipuzkoak 18.
Berri gehiago

Legezko informazioa

  • Copyright