Naro Berdintasunerako Gunearen 5. edizioa Maiatzaren 12tik 31era bitartean egingo da.
04/03/2008 NARO 2008 maiatzaren 12tik 31ra bitartean egingo da. Erakunde bakoitzak bere ekimenaren ardura osoa izango du: edukia, antolamendua (aretoa, ordutegia, hizlariak, deialdia, e.a.) eta ordainketa. Emakundek, berriz, honako material hauek prestatu, argitaratu eta parte hartzen duten erakundeei helaraziko die: egitaraua, kartelak eta karpetak. Bestalde eta paraleloki, NARO 2008 eta bertan egingo diren ekintzak hedatu eta ikustarazteko komunikazio mailan lana egingo dugu.