1. ARLOA:
Sentsibilizazioa eta pentsamolde aldaketa
“Ser o no ser...(visible)», antzezlana. «Koloretako musuak» kanpaina
Data: Maiatzaren 15ea.
Tokia: Lanbide Heziketako Udal Ikastetxea. Karmen kalea, 17. Laudio.
Ordutegia: 18:30.
Deskribapena: "Ser o no ser...(visible)" emakume lesbianei buruz hitz egiten duen antzezlana da. Abiapuntu gisa protagonista bere neskalagunarekin ezkontzeko gauzak prestatzen ari da; orduan, bere buruarekin, baita senide eta ingurukoekin gatazkak eta kontraesanak azaleratzen hasten dira; «desberdina izatearekin» loturiko haurtzaroko eta gaur egungo oroitzapenak etortzen zaizkio burura. Ikusgaitasunik gabe ez dago normaltasunik. Iraupena gutxi gorabehera: berrogeita hamabost minutu.
Harremanetarako: LAUDIOKO UDALA
Laudioko Udala/Ayto. de Llodio
Herriko Plaza, z/n
01400 LAUDIO/LLODIO
Tel.: 944 034 854
Fax.:
E-mail:
berdintasuna@laudiokoudala.netWeb:
"Nola erabiltzen dute gizonezkoek eta emakumezkoek denbora ohiko bizimoduan"
Data: Maiatzaren 16a.
Tokia: Europa Jauregia, Barandiaran Aretoa. Gasteiz ibilbidea, 85. Gasteiz
Ordutegia: 16:00 - 21:00.
Deskribapena: Emakumeek eta gizonek eremu publikoan eta pribatuan egiten duten denboraren erabilera desberdina. Gizonen erantzukidetasuna etxeko lan eta arduretan eta pertsonen zaintzan. Espazio pribatua aitortzea eta baloratzea. Maskulinitate tradizionala birplanteatzea. Bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala uztartzea. Emakume etorkinek bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko arazoari aurre egiteko modua.
Harremanetarako: VITORIA-GASTEIZko UDALA
Berdintasunerako Zerbitzua/Servicio de Igualdad
Santa María, 11 – Casa Etxanobe
01001 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 161 325
Fax.: 945 161 355
E-mail:
servmujer@vitoria-gasteiz.orgWeb:
"Gu, pertsonak", nerabeentzako ahozko narrazioa ilustrazioekin. "Koloretako musuak" sentsibilizazio kanpaina maiatzaren 17rako, homofobiaren aurkako nazioarteko egunerako.
Data: Maiatzaren 16a.
Tokia: Gazteleku. Ugarte 4. Laudio.
Ordutegia: 18:30.
Deskribapena: Pertsonen, familien, koloreen eta sentimenduen aniztasunari buruzko istorioak dira, guztiek duten garrantziaz eta balioaz hitz egiten digute, baita haiek errespetatzeko beharraz ere. 12tik 16 urtera bitarteko ikusleentzako narrazioak dira, familia desberdinak berdintzat hartzeko argudioak aurkeztuko dituzte eta haien eskubideak azalduko dizkigute.
Harremanetarako: LAUDIOKO UDALA
Laudioko Udala/Ayto. de Llodio
Herriko Plaza, z/n
01400 LAUDIO/LLODIO
Tel.: 944 034 854
Fax.:
E-mail:
berdintasuna@laudiokoudala.netWeb:
“Fucking Amal”, filma. "Koloretako musuak" kanpaina.
Data: Maiatzaren 17a.
Tokia: Lanbide Heziketako udal zentroa. Karmengo Ama kalea, 17. Laudio.
Ordutegia: 17:30 eta 20:00.
Deskribapena: Adin guztientzako filma. Filma proiektatu aurretik 4 minutu inguruko bideo bat ere ikusiko da, kanpaina osoari izena ematen diona «Koloretako musuak». Amal Suediako hiri lasai eta baketsua (eta aspergarria) da. Agnes (hamasei urte) bere gurasoekin eta anaia txikiarekin iritsi zen bertara duela urte eta erdi, eta oraindik ez du lagun bakar bat ere egin. Agnes Elin-etaz maitemindu da, itxura errebelde eta lotsagabea duen eskolako ilehoria, baina bere ordenagailuak bakarrik daki maitasun horren berri.
Harremanetarako: LAUDIOKO UDALA
Laudioko Udala/Ayto. de Llodio
Herriko Plaza, z/n
01400 LAUDIO/LLODIO
Tel.: 944 034 854
Fax.:
E-mail:
berdintasuna@laudiokoudala.netWeb:
“Emakumeen eta gizonen berdintasuna landa-inguruan: lortu beharreko helburu partekatua”
Data: Maiatzaren 21a.
Tokia: Kultur Etxea. Labastida.
Ordutegia: 9:00 - 17:00.
Deskribapena: Herri administrazioko langileei, emakumeen elkarteei eta nekazaritza/landa sektoreko elkarteetako emakumeen arloei edo berdintasun arloei zuzenduriko lan jardunaldia. Helburu hirukoitza du. Alde batetik, administrazioko langileak landa-inguruko berdintasun politiketara hurbiltzea. Bestetik, landa-inguruko emakumeen elkartegintzan berdintasuna lortzeko inplikazioa bultzatzea. Azkenik, administrazioen eta elkarteen artean lankidetzarako bideak bilatzea, berdintasunean aurrera egiteko helbururarekin.
Harremanetarako: ARABAKO FORU ALDUNDIA/DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA
DEPARTAMENTO DE JUVENTUD Y PROMOCIÓN SOCIAL. DIRECCIÓN DE PROMOCIÓN SOCIAL.
Postas 18 -3º Dpto.5
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 156 147
Fax.:
E-mail:
info@azprocesosparticipativos.comWeb:
“Emakumearen ikusezintasuna hizkuntzan”
Data: Maiatzaren 21a.
Tokia: Villa Suso, ekitaldi aretoa. Aihotz plaza z.g. Gasteiz.
Ordutegia: 11:00 - 14:00.
Deskribapena: Tailer praktikoa. Hizkera ez sexista baterako jarraibideak eta proposamenak. Hizkuntzan ikusezin eginiko emakumeak. Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Hitz guztiek duten karga sexistaren azterketa. Hizkera baztertzailea, prestigioa duena maskulinoa da. Proposamen alternatiboak. Tailerraren arduraduna: Teresa Meana.
Harremanetarako: AIZAN
AIZAN-Berdintasunerako Elkarte Psikosoziala/Asociación Psicosocial para la Igualdad
San Prudencio, 27 - 3º
01005 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 149 413
Fax.: 945 233 210
E-mail:
aizanmujer@euskalnet.netWeb:
2. ARLOA:
Emakumeen aurkako indarkeria
“Emakumeen aurkako indarkeria gorabeherak kudeatzea”
Data: Maiatzaren 14a.
Tokia: Europa Jauregia, Barandiaran. Gasteiz etorbidea, 85. Gasteiz
Ordutegia: 17:00-19:00.
Deskribapena: Emakumeen aurkako etxeko indarkeria kasuei ahalik eta polizia erantzunik handiena eskaintzeko garaturiko sistematika. Arriskuak, mailak, adierazleak... ebaluatzea. Babeserako neurri polizialak... Etxeko indarkeriaren prozesua eta genero indarkeria kalitatea kudeatzeko sisteman. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu (70 aurkezpenerako eta 20 galderetarako).
Harremanetarako: HERRIZAINGO SAILA. ERTZAINTZAKO ZUZENDARITZA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR, DIRECCIÓN DE LA ERTZAINTZA
Larrauri Mendotxe Bidea, 18
48950 ERANDIO
Tel.: 945 064 203
Fax.:
E-mail:
jciterara@utap.ej-gv.esWeb:
“Zigor-arloko bitartekaritza». «Emakumeen aurkako genero indarkeriak markaturiko familiak: seme-alabek egindako hilketak”.
Data: Maiatzaren 16a.
Tokia: Villa Maria Aretoa Gasteiz
Ordutegia: 10:00.
Deskribapena: Emakumeen aurkako etxeko indarkeriaren arloko bitartekaritzaren bidez gatazka judizialak konpontzeko sistema berria.
Hilketa, erantzukizuna, biktima, indarkeria eta generoa. Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioak. Irizpenaren azterketa seme-alabek egindako hilketen kasuan fenomeno hori gertatzen den familiatan.
Harremanetarako: ARABAKO ABOKATUEN ELKARTEA
Arabako Abokatuen Elkartea/Asociación de Abogadas y Abogados de Álava
Fray Francisco, 4
01007 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 231 050
Fax.: 945 132 331
E-mail:
colegio@icaalava.orgWeb:
3. ARLOA:
Hezkidetza
4. ARLOA:
Ekonomia eta enplegua
“Generoak enpleguaren arloan duen eragina”
Data: Maiatzaren 13a.
Tokia: Europa Jauregia, Barandiaran Aretoa. Gasteiz ibilbidea, 85. Gasteiz.
Ordutegia: 9:00-14:30.
Deskribapena: Generoak enpleguaren arloan duen eragina. Emakume enpresariak eta ekintzaileak. Emakumeak zuzendaritza karguetan. Emakumeak maskulinizaturiko sektoreetan. Jarrera sexistak lanean. Sexu jazarpena Oinordetza prozesuak ETEetan. Emakunderen deialdiaren esparruan garaturiko ikerketa lanak.
Harremanetarako: EMAKUNDE
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea/Instituto Vasco de la Mujer
Manuel Iradier, 36
01010 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 016 716
Fax.: 945 016 701
E-mail:
emakunde@ej-gv.esWeb:
www.emakunde.es
"Berdintasunari buruzko Legearekin lotuta dauden funtsezko alderdiak jorratuko dira euskal enpresentzat, bai eta emakumeak lan-munduan sartzearekin eta aukera-berdintasunarekin zerikusia duten beste batzuk ere"
Data: Maiatzaren 7tik 27ra bitartean
Tokia: Adegi, Cebek eta Sea-ko egoitzak, zehaztu gabe.
Ordutegia: 10:00-14:00.
Deskribapena: Berdintasunerako lege berriak ETEentzat dituen inplikazioei buruzko informazioa. Nola heldu berdintasun politikei enpresan. Negoziazio kolektiboa vs giza baliabideen kudeaketa. Legea enpresa txiki eta ertainetan aplikatzeko gakoak. Aukera berdintasuna bultzatzeko gakoak. Emakumea ekoizpen-munduan
sartzea, emakumea eta lan-merkatua.
Harremanetarako: CONFEBASK
CONFEBASK-Euskal Enpresarien Konfederakuntza/Confederación Empresarial Vasca
Gran Vía, 45 - 2º
48011 BILBAO
Tel.: 944 021 331
Fax.: 944 021 333
E-mail:
merrazti@confebask.esWeb:
“Femeninoan proiektatzea, sortzea eta eraikitzea”
Data: Maiatzaren 12a.
Tokia: Europa Jauregia. Gasteiz.
Ordutegia: 19:30.
Deskribapena: Emakumea, enplegua eta enpresa. Autonomoaren Estatutua aldatzeko beharra. Sindikatuen inplikazioa. Rolen aldaketa familian. Azpiegitura berrien premia (haurtzaindegiak, ludotekak, …). Kontsumo ohiturak aldatzea.
Harremanetarako: AMPEA
Asociación de Mujeres Profesionales y Empresarias de Álava
Errekatxiki, 29 bajo.
01003 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 125 050
Fax.:
E-mail:
tecnico@ampea.esWeb:
5. ARLOA:
Osasuna
6. ARLOA:
Jabekuntza eta gizarte partaidetza
“Jabekuntza eta gizarte parte-hartzea”
Data: Maiatzaren 13a.
Tokia: Europako Jauregia. Gasteiz.
Ordutegia: 19:30.
Deskribapena: Emakumeen parte-hartzeari buruzko hausnarketa AMPEaren ikuspuntutik eta esperientziatik abiatuta, parte-hartze horren indarguneak eta ahuleziak aztertuz.
Harremanetarako: AMPEA
Asociación de Mujeres Profesionales y Empresarias de Álava
Errekatxiki, 29 bajo.
01003 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 125 050
Fax.:
E-mail:
tecnico@ampea.esWeb: