Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea Eremuak

 
Ir a página Principal
Eremuak
| eu | es |
Eremuak

Eremuak

EMAKUNDE. Manuel Iradier, 36 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 016 716 . Fax.: 945 016 701
E-mail: emakunde@ej-gv.es
eu_subtitular ámbitos

Eremuak


1. ARLOA:
Sentsibilizazioa eta pentsamolde aldaketa

Bizitzako esparru guztietan, bai pribatuan, bai etxekoan eta baita publikoan ere, emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunez jabetzea. Desberdintasun horiek egiturazkoak dira eta pentsaera kolektiboan “normalak” edo “naturalak” dira. Horregatik sentsibilizazioa eta pentsamoldez aldatzea ezinbestekoak dira, errealitatearen ikuspegi berria eta zehatzagoa ahalbidetzeko.

2. ARLOA:
Emakumeen aurkako indarkeria

Sexua tarteko, emakumeari kalte fisiko, sexual zein psikologikoa eragiten dion edozein indarkeria ekintza, bizitza pribatuan nahiz publikoan.

3. ARLOA:
Hezkidetza

Mutilen ereduari eta nesken ereduari lotutako gaitasun, balio eta jarrerak mutilek nahiz neskek gara ditzaten sustatzea, batzuek zein besteek horiek generoak eragin gabe garatzea lortzeko.

4. ARLOA:
Ekonomia eta enplegua

Aukera berdintasuna emakume eta gizonentzat, lan merkatura sartzeko bide eta baldintzetan eta esparru ekonomikoko erabakiak hartzean.

5. ARLOA:
Osasuna

Osasuna, ongizatearen eta bizi-kalitatearen adierazlea den aldetik. Hau da, ikuspegi integrala eman behar zaio, alderdi biologikoak, psikologiak, sozialak eta kulturalak kontuan hartuz. Eta generoan oinarritutako rol eta harremanek berebiziko eragina dute horietan guztietan.

6. ARLOA:
Jabekuntza eta gizarte partaidetza

Emakumeek banaka eta taldean burutu beharreko kontzientziazio-prozesua, erabakiak hartzeko eta boterea eta baliabideak eskuratzeko prozesuetan gehiago parte hartzeko. Ildo horretan, emakumeen gizarte-partaidetza beraien autonomia eta eragin-gaitasuna lortzeko eta indartzeko estrategia da.

Legezko informazioa

  • Copyright