Badakizunez, Emakunde gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna eremu guztietan lortzeko erakunde publikoa da. Gure jardunak bi ardatz ditu: berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzea, batetik, eta gizartea bere osotasunean sentsibilizatzea, bestetik.
Testuinguru honetan, Emakundek “NARO: Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa martxan jartzea erabaki zuen, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen, taldeen eta elkarteen lana biltzeko, ikusarazteko eta indartzeko. NARO Berdintasunerako Gunea erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako ekimenak koka ditzaten gune aberats, emankor eta naroa izan nahi du.
NARO Berdintasunerako Gunearen 5. edizioa maiatzaren 12tik 31era bitartean egingo da.